Klase aldagai (informatika)

Klase bat entitate abstraktu bat da, eta objektu edo instantzia multzo baten abstrakzioa errepresentatzen du. Halaber, objektu baten forma definitzen duen eredua da. Hau da, klase bat ez da objektu bat, baina objektuak eraikitzeko erabiltzen da[1].

Objektuetara bideratutako programazioan, klasea funtsezko mekanismoa da, adibidez Java lengoaian. Klasearen barnean definitzen dira objektu horrek izango dituen atributuak eta metodoak. Horrek esan nahi du klase honetako sortzen diren objektu guztiak elkarbanatuko dituztela atributu eta metodo berdinak. Gainera, estatu eta portaera berdineko objektu taldeak izango dira klaseak. Informazioa-ezkutatzeko egokiak dira klaseak.

Gainera, hainbat objektu sortu daitezke klase berdinetik eta instantzia hauek balore desberdinak izan ditzakete[2].

  1. (Ingelesez) «1maila/1_-_Gaia-Sarrera_v4.pdf at master · anderra57/1maila» GitHub (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  2. (Gaztelaniaz) Crear objetos y clases en Java. Constructores, class y new. (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search